Abuztuan egindako albiste honetan aurreratu genizuen moduan, dagoeneko argitaratu dugu EAEko emakume trans-en lan egoera aztertzen duen ikerketa!
Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteen eskaeraren ondorioz eta Elankidetzaren finantziazioari esker abian jarri genuen ikerketa hau. Gehituk argitaratutako LGTBI+ jendartearen kolektiboaren inguruko diagnosi-txostena ikerketaren ondorioz agerian geratu zen lan munduan emakume trans-ek bizi duten egoera larria. Horregatik ezinbestekoa iruditu zitzaigun kolektibo honetan fokua jarri eta hauen errealitatea zein den gertutik aztertzea.
Ikerketa honetan, arestian aipatu bezala, 10 trans emakume eta lan munduko eragile sozialen testigantzak aztertu ondoren egunotan trans emakumeen lan egoeraren errealitatea ezagutzera gerturatu gara. Emakume hauen begiradatik ikusi nahi izan dugu lan mundua eta haien errealitatea zein den plazaratu.
Lan honi esker ezagutu dugu eremu profesionalean emakume trans-ek bizi duten egoera zaurgarria, lan mundura murgiltzeko dituzten zailtasunak eta kasu askotan, aurrera ateratzeko, lurpeko ekonomian aritzea behartuak sentitzen direla. Gainera, sarritan diskriminatuta bizi den kolektibo honen laneratze prozesua hobetzeko baliabideak zein murritzak diren ikusi ahal izan dugu, hau da, ez dagoela emakume hauek lan mundura murgiltzen laguntzeko programa zehatzik edo plan espezifikorik.
Zuek ere trans emakumeen laneratze egoera ezagutu nahi baduzue, txostena eskuragarri duzue Mugen Gainetik elkartearen webgunean dugu ikerketa osorik, Trans emakumeen laneratze egoera EAEn.
Martxoaren 8an gure ikerketaren inguruan Berriak idatzitakoa ikusi nahi baduzue “Oraindik baztertuak” artikulua uzten dizuegu ikusgai.