“Trans emakumeen lan egoera EAEn” ikerketari ekin diogu. Oporretarako garaia izan arren abuztuan ez gara geldirik egongo.
Gehitu elkarteak 2018an Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskaerari erantzunez egin zuen “Gipuzkoako LGTBI+ populazioaren inguruko diagnosi-txostena”-aren arabera, Gipuzkoan, eta kolektiboaren jendarte guztiaren arteko konparaketa eginez, trans emakumeak ziren 2018an egoera prekarioenean bizi zirenak lan arloari begiratzen badiogu.
Horri erreparatuz diseinatu zuten Mugen Gainetik eta Gehitu elkarteek “Trans emakumeen lan egoera EAEn” ikerketa, 2018ko azterketak azaleratutako errealitate horren hausnarketa egiteko asmoz.
Uztailean hasi gara proiektuaren diseinuarekin eta hilabete honetan zehar ikerketa fasean jarraituko dugu, irailetik aurrera elkarrizketak egiten hasteko. Gure planean EAEn bizi diren emakume transak, sindikatuak, erankunde publikoak, enpresariak, ostalariak, lan barneratze arloan lan egiten duten hainbat elkarte eta ostalari eta dendariekin egin nahiko genituzke elkarrizketak.
Gaiaren inguruko ezagutza baduzu eta gurekin partekatu nahi baduzu, idatziguzu!