Aste honetatik aurrera beste pertsona bat iritsi da Telelandura!
Bera Alba Celemín (Donostia, 1992) da, gizarte integrazioan goi mailako zikloan tituluduna eta haur hezkuntzako goi mailako zikloan hasitakoa.
Hainbat urtez ibili da behar berezietako umeekin lanean hezkuntza formaleko ikastetxe batean. Hori dela eta ingurune horretan, ezagutza sakona pilatu du.
Gizartegintzan ere aritu da luze bolondres lanetan. Hainbat urtez aritu da Hernaniko Harrera Sarean kale egoeran dauden pertsonen beharrei erantzuna ematen saiatzen. SOS Arrazakerian ere aritu da, bazterketa arriskuan dauden gazteekin aisia antolatzen eta etorkinei espainiar hiritartasuna lortzeko azterketa burutzen laguntzen.
Euskara, ingelesa eta portugesean moldatzen da gainera!
Aspaldi ezagutzen dugu elkar Albak eta Aintzanek, Alba izan baita nire semearen eskolako zaintzaile urteetan. Urte hauetan ikasi dugu biok lan jardueraren eta zerbitzuen ikuspuntu humanista, solidario, euskaltzale eta feminista bera dugula. Ez dut zalantzarik, beraz, elkarlan arrakastatsua hasten denaz!
Alba, bere ezagutza arloa eta gaitasunak direla eta, online hezkuntzarako tresnen hedapenean aritzeko etorri da taldera. Astean ordu batzuetan arituko da, aldi berean ikastetxe batean lanean jarraitzen duelarik.
Poz-pozik gaude lantaldea handitzen ikusteaz eta Alba gurekin egoteaz!
Ongi etorri, Alba!