Iaz KoopFabrikan gure proiektua aurkeztu ondoren, azken hilabeteetan programa osatzen duten bi ekimen bidelaguntzan parte hartzen ari gara.
Koopfabrika 2017 martxan jarri zen eta geroztik, gizartearen beharrak irizpide hartuta ekonomia sozial eraldatzailea ardatz duten proiektu eta ekimen sozio ekonomikoak martxan jartzen laguntzen du.
Ikasturte honetan bi proiektuen bidelaguntzari ekin diogu. Lehena, Ander Kerexeta Urretxuarrarena da, Anderrek bere bailarako baserrien biziraupen eta mantenurako zerbitzuak modu sozial eta kooperatibo baten bitartez martxan jarri nahi ditu. Proiektu honen bidelaguntza Idoia Telleria argazkilariarekin batera egiten ari gara.
Bidelaguntzen ari garen bigarren proiektua Olaia Toral Villabonatarraren proiektu pertsonala da. Olaia diseinatzaile grafiko, ilustratzaile eta musikaria da. Hainbat sorkuntza idea gara gogoz gerturatu. Hurrengo asteetan proiektu honen berri ematen jarraituko dugu.