Albiste ezin hobeekin gatoz! Bagara hiru!
Irailean Alba Celemin etorri bazen, aurreko ostegunetik aurrera gure taldera gehitu da Ga.la Bertran, Villanova i la Geltrú tik iritsi berri den pedagogoa.
Burutzen ari garen “Trans emakumeen laneratze egoera EAEn” ikerketa egiteko elkarrizketak egiten parte-hartuko du datozen hilabeteetan.
Ikerketa hau Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek eskatutakoa da eta Elankidetzak (Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak) finantzatzen du.
Gehituk 2018an Gipuzkoako LGTBI jendartearen bizi egoera aztertu zuenean, nabarmen ikusi zen emakume transak direla gurean bazterketa gehien pairatzen dutenak. Hortik ateratako ondorietako bat izan zen emakume transak bizi eremu guztietan pairatzen dutela bazterketa eta lan arloan bereziki lazgarria dela.
Aintzane Muguruzak ikerketa horren koordinatzaile izan zen Gehituko taldearen baitan. Klikatu hemen ikerketa ikusi nahi baduzu
Horren ondorioz erabaki zuten Gehitu eta Mugen Gainetikeko kideek emakume transek EAEn bizi duten lan egoera sakon aztertzea ezinbesteko zela.
Horretan ari gara beraz, bazterketak noiz eta nola gertatzen diren identifikatu nahian eta ahal dela, egoera hobetuko duen proposamenak egiteko asmoz.
Ikerketa honetan zure ekarpena egin nahi baduzu, idatziguzu telelandu@telelandu.eus helbidera