Joan den ekainaren 17an HUHEZIk Eskoriatzan duen egoitzan KoopFabrikaren 2020-21 ikasturteko itxiera saioa ospatu zen. Bertan parte hartu zuen Telelanduk, gure proiektua aurkeztuz.
KoopFabrika, izaera anitzeko eragileak saretzen dituen lankidetzan sorturiko programa da. OlatuKoop sarea, Mondragon Unibertsitateko Lanki ikertegia eta EHUko GEZKI Gizarte Ekonomia Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua dira proiektuaren sustatzaile nagusiak.
Urte hauetan zehar ordea, bestelako eragileen laguntza ere jaso du. Lurraldeko eragileei dagokienean, Debagoieneko garapen agentzia, Beterri-Buruntza Udalak eta Oarsoaldea garapen agentzia, besteak beste.
Programa honetan bidelagun izan da Gipuzkoako Foru Aldundia ere, proiektua posible izan dadin ekonomikoki lagunduz.
Abenduan hasi genuen gure Telelandu proiektua KoopFabrikako metodologiaren laguntzaz gizarte eraldatzaile baterako ardatzekin sendotzearen bidaiak saio honetan eduki zuen bere azken jarduera.
Bidean TaPuntuko Mikel Olaiz eta Ainhoa Iribar-en ezinbesteko bidelaguntza jaso dugu eta infinitu eskertzen diegu jasotako babes eta ekarpena. OlatuKoop-ekin batera elkarlanean jarraituko dugunaren zalantzarik ez dugu!